noviembre 2019
L M X J V S D
« Abr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
Categorías

PAPEREZKO AHOTSAK Urrezko Txapela 2017 Dokumental Onenari

Hala da. Joan de igandean, pozaren pozez egokitu nuen txapel handi eder hau buruan, nire aititek egiten zuen bezalaxe, Dokumental onenari Urrezko Txapela aitortu baitiote PAPEREZKO AHOTSAK dokumentalari, Bartzelonako Zinemaldia.cat jaialdian. Dokumentalaren lehen sari fisikoa, beste hainbat «sari» bidetik jaso izan baititut. Baina oraingoa bereziki garrantzitsua da niretzat, eta talde osoarentzat.

Eskertzekoa da, jaialdi honek egiten duen lana gure zinematografia gure mugetatik haratago erakutsia izan dadin, euskal zinemaren unibertsaltasuna adieraziz eta defendatuz. Lanez eta nekez, giro bikaineko jaialdi ederra eta giza-kalitate handikoa antolatu duzue, eta horretan parte hartu izana ere beste sari bat da, bihotzean eta buruan etengabe eramango dudana, txapelapean.